Arrasate Musikal Big Band taldea Munich-era joango da hilaren 24an

Asier Alkorta 2011ko ekainaren 14a

Arrasate Musikal Big Band taldeak ikasturteari amaiera borobila emango dio. Horrela, ekainaren 22an Amurrioko musika eskolarekin elkartruke kontzertua eskaini eta gero, hilaren 24an Munich-era (Alemania) joango da bi kontzertu ematera. Handik bueltan, uztailaren 1ean, Monterron Parkean kontzertua eskainiko du, urtero bezala, 22:30ean.

Ekainaren 22a da taldearen lehenengo hitzordua. Kontzertua Amurrioko auditorioan izango da, 20:00etan. Ondoren Munich-eko bidaia egingo du taldeak. Han bi kontzertu eskainiko dituzte: hilaren 26an Freies Musik Zemtrum auditorioan, 19:00etan, eta hilaren 28an Escuela Europea de Munich-en joko dute, 12:00etan.

Bueltan, uztailaren 1ean, urteroko kontzertua eskainiko dute berton, Monterron Parkean, 22:30ean. Azken ekintza honi A.M. Big Band festibala 10 urte izena jarri diote.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak