16:30ean irekiko da txapelketa ezberdinetan parte hartzeko izenematea eta lehia 17:00etan hasiko da: mikropatinak lehenengo, gero skate-a eta azkenik, BMX modalitateko bizikletak. 19:00etan RPL –Repelencia– taldeak joko du; adin tarte horretan kokatzen den taldea da, eta nagusiki punka egiten dute. Kontzertuaren ostean sari banaketa egingo da (19:30).
Arratsaldean zehar Lexuri Doyague gazte arrasatearrak graffiti bat marraztuko du eta DJ Olatz euskal hardcore eta hip-hop doinuak jarriko ditu.