Aurten ere sari potoloak banatuko dira. 50 bikotendako prestatu dute txapelketa eta bikote kopuru horrek izena ematen badu honakoak izango dira sariak: lehenendako 1.000 euro eta urdaiazpikoak, bigarrenendako 500 euro eta oparia, hirugarrenendako 300 euro eta oparia eta laugarrenendako, azkenik, oparia. Bestela, lehen bikoteak bildutakoaren %50a eramango du; bigarrenak, %25a eta hirugarrenak, azkenik, %15a. Bikote bakoitzak 40 euro ordaindu beharko ditu.