Sanjuanetarako eztarriak berotu dituzte txikienek Arrasate Irratian

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko ekainaren 13a

Gero eta gertuago daude sanjuanak. Bada, gaur goizean Arrasateko zenbait ume jaien bueltan ikastolan ikasi dituzten bi kantu abestera etorri dira Arrasate Irratiko estudioetara: Errementari dantza eta San Juan jaietako ereserkia, hain zuzen. Lotsaz hasi badira ere, ahotsak berotzeaz bat lotsa guztiak alde batera utzi eta oso gustura aritu dira kantuan. Ondo abesteaz gain, bi kantuon hitzak ondo baino hobeto ikasi dituztela erakutsi digute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak