Movimento Sem Terra Brasilen orain dela 25 urte sortutako giza mugimendua da eta bere barruan 350.000 familia batzen dira. MSTko kideek erreferente gisa dituzten helburuak hauek dira: erabiltzen ez diren lurrak berrerabiltzea, nekazaritzaren erreforma eta giza eskubideen berreskurapena.
MSTko kideak, gustura
MSTko kideak oso gustura daude esperientzia trukaketa honekin eta gehien harritu diena izan da sistema kooperatibista nola daukagun barneratuta.
Domekara arte izango dira gurean.