'Nagusiaren Astea' ospatuko da Iturbiden astelehenetik egubakoitzera

Asier Alkorta 2011ko ekainaren 10a

Iturbide Egoitzak aurten ere Nagusiaren Astea antolatu du. Astelehenan hasiko dira ospakizunak eta egubakoitzera arte iraungo dute. Tarte horretan, egunero ekintza ezberdinak egingo dira. Dantzak, irteerak eta danborrada ez dira faltako aurten ere Iturbiden. Ekintza guztiak erabilera anitzeko aretoan egingo dira.

Hona hemen aste osoko egitaraua:

  • Ekainak 13, astelehena: 10:00etan danborradako entsegua eta 17:00etan karta txapelketa.
  • Ekainak 14, martitzena: 10:00etan Diana Txapelketa eta 17:00etan Duo Musical musika taldearen emanaldia.
  • Ekainak 15, eguaztena: Donostiara irteera.
  • Ekainak 16, eguena: 10:00etan San Juanetako danborradako entsegua eta 17:00etan dantzaldia.
  • Ekainak 17, egubakoitza: 10:00etan Bolo Txapelketaren finala eta 17:00etan Bingo berezia, opari eta guzti.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak