Udarako direnez, tirantedun kamisetak dira, neska zein mutilendako. Gaztetxeko serigrafia tailerrean egin behar dira eta beraz, pare bat aste barru izango dira salgai Iluntz eta Irati tabernetan eta gaztetxean bertan. Zortzi eurotan jarriko dute.
Maiatzean abiarazi zuen AGAKOk –Arrasateko Gazte Alternatiboen Kofradia Organizatua– udako kamiseten diseinu lehiaketa. Bada, euren webgunean –arrasatekogaztetxea.com– jakinarazi dituzte diseinu irabazleak. Ondoko irudietan dituzue diseinuok: sorretatik AGAKOk irudi izan duen armiarma erakutsi dute Antton Zabaleta eta Iraia San Miguelek. Diseinu politena aukeratzeko bozketan jende ugarik hartu du parte; zabaletak 42 boto izan ditu eta San Miguelek, berriz, 35.
Udarako direnez, tirantedun kamisetak dira, neska zein mutilendako. Gaztetxeko serigrafia tailerrean egin behar dira eta beraz, pare bat aste barru izango dira salgai Iluntz eta Irati tabernetan eta gaztetxean bertan. Zortzi eurotan jarriko dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.