30 upategi eta 20 gaztagile Ardo eta Gazta egunean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko ekainaren 9a

Udalak eta Mondra futbol taldeak antolatuta eta Ibai-Arte merkataritza elkartearen laguntzarekin, Ardo eta Gazta Eguna ospatuko da bihar Herriko plazan. Ekimenaren seigarren edizioa da aurtengoa eta egun osoan zehar ardo eta gazta ona dastatzeko aukera egongo da. Hori bai, urtero moduan, bazkalorduan etenaldia egingo dute.

Aurten 30 upategietako ardoak eta 20 gaztagile ezberdinen gaztak egongo dira salgai eta antolatzaileek azokako kitak banatuko dituzte sei euroren truke. Kitak honakoa izango du: ardo kopa bat Mondrako armarriarekin eta poltsa. Poltsan 0,50 euroko lau txartel egongo dira. Eta azokako dirua txartelak izango direnez, ardo kopa edo pintxo bategatik trukatu ahalko dira.

Goizean zehar baserritarren produktuak ere erosi ahalko dira. Horrez gain, gazta onenak aukeratzeko lehiaketa egongo da eta txistorra pintxoak –goizean zehar– eta sahieski jana – 19:00etatik aurrera– egingo dute.

Debagoieneko pintxo lehiaketa

Aurten nobedade nagusia da Debagoieneko I. Pintxo Txapelketa ospatu dela plazan aldi berean; MUren baitan sortutako Jump In eta EGO kooperatibek antolatu dute. Lehiaketa 12:30ean hasiko da eta irabazleak 15:00etan jakinaraziko dira. Sariak: diploma, garaikurra eta afaria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak