Gizonezko bat hil da Udalatxen

Irati Goitia 2011ko ekainaren 9a

Bart gauean 57 urteko lazkaotar bat hil da Udalatx mendian, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Mendizaleak bihotzekoa jasan, eta mendian behera erori zen. Berarekin zihoazen beste hiru lagunek SOS-Deiaken larrialdi zerbitzura abisua eman zuten, eta bertara joan ziren Bergarako Ertzaintzaren talde bat, Osakidetzako anbulantzia, suhiltzaileak eta helikoptero bat.

Iritsitakoan gizona egonkortzen saiatu ziren, baina ezin izan zuten ezer egin. Ertzaintzatik adierazi dute mendizalea Udala auzotik kilometro batera geratu zela, soilik oinez iritsi daitekeen ingurunean eta horrek asko zaildu zuela erreskatea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak