"Luzerako doa etxebizitzaren krisia", dio Jesus Markaidek

Leire Kortabarria 2011ko ekainaren 9a

Etxebizitzaren merkatuak lur jota jarraitzen du Euskal Herrian. Sustapen Ministerioak atzo emandako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan %43,6 etxebizitza gutxiago saldu ziren urtarriletik martxora, 2010eko epe berean baino; denetara, 3.411 saldu dira aurten. Gipuzkoan, %39 gutxiago saldu ziren; denetara, 903 salerosketa egin dira aurtengo lehenengo hiruhilekoan.

Jesus Markaide higiezinen agente arrasatearraren esanetan,"luzerako" doa etxebizitza sektorearen krisia.

Markaidek hauxe esan digu: "Nire iritziz, eredua aldatu da. Pentsatu izan dugu etxebizitzak sekula ez zirela merkatuko. Japonian 90eko hamarkadan hasi ziren merkatzen, baina hemen, orain arte, inoiz ez da hori gertatu. Gainera, inork ez zuen pentsatzen gertatuko zenik, eta oinarrizko arrazoia hauxe zen: banketxeen balantzeen oinarria zela etxebizitza, eta banketxeek arbitratuko zituztela arauak".

Bestalde, babes ofizialeko etxebizitzak ere albiste dira; izan ere, aurrerantzean, baldintza batzuk betetzen dituzten etxe-jabeek etxebizitzon lurra erosi ahal izango dute. Dekretu hori azaltzeko hitzaldia egingo du Jesus Markaidek astelehenean Kulturaten, 18:30ean.

Markaiderekin elkarrizketa irakurri ahal izango duzue asteleheneko Goiena aldizkarian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak