Abaroak badu ereserkia

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko ekainaren 8a

Antton Errarte (San Andres auzoko Miraballes baserria, 1940) arrasatearrak egin du eta hasierako asmoa San Juan eguneko 80 urtetik gorakoei egiten den omenaldian taldean abestea bazen ere, oraindik ereserkia erretiratuen artean hedatzen dabiltza. Hau da, ez dute egun berezi horretarako saiorik prestatu. Hala ere, autobusean edo bazkalostean abesteko modukoa dela dio Errartek. Kontuak kontu, Abaroak badu ereserkia

Errartek koroan abesteko ohitura izan du txikitatik –egun, esaterako, Aramaioko koroan dihardu– eta adierazi du ordutik egin izan dituela abestiak. Hitzak baino musika egitea du gustukoago: "Musikarako sena dudala esan izan didate betidanik".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak