'Liburuak aske' dabiltza Arrasaten

Irati Goitia 2011ko ekainaren 7a

AEDk antolatzen duen Literaturjauziak ekimenaren barruan, Liburuak aske izeneko iniziatiba jarri du abian euskara elkarteak. Maiatzean 50 liburu banatu zituen herri osoan zehar, nahi duenak hartu, irakurri eta ondoren, berriz ere herriko beste txoko batean uzteko. Helburua jendea euskaraz irakurtzera bultzatzea da.

Bookcrossing-a ezaguna da munduan eta ideia hori hartuta AEDk Liburuak aske izeneko ekimena jarri du martxan. Helburua euskarazko irakur zaletasuna bultzatzea da. Horretarako jolas bat planteatu die herritarrei. 50 liburu banatu dituzte herrian zehar, bat aurkitzen duenak jaso, irakurri eta ondoren, berriz ere herriko beste txoko batean uzteko.

Estilo guztietako liburuak banatu dituzte: poesia, narratiba… Liburu laburrak direla adierazi digute AEDtik, jendea irakurtzera animatzeko. Liburu guztiek pegatina bat dute eta bertan zehazten da AEDk askatutako liburu bat dela eta nahi izanez gero, liburua irakurri ostean, norberaren sentipenak konpartitu daitezkeela AEDko facebook-ean edo helbide elektronikora idatzita.

Jendeak begi onez hartu du AEDren ekimena oro har.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak