Zergatik aukeratu duten Biark-en proiektua? Honela azaldu du Asier Hormaetxe Biark enpresako arkitektoak: "Eraikinaren formaz gain, Etxaluze bera ingurunean nola integratu dugun gustatu zaie, baita eraikinaren barruko hiru solairuak nola banatu ditugun ere; guretako oso albiste pozgarria da". Gainera, eraikinaren itxura ikusita, barrura sartzen den argiak ere harritu ditu, Hormaetxeren arabera. Oraindik ez da argitaratu baina ekaineko alean argitaratuko da, hau da, datozen egunotan.
Bigarrengoz aldizkari berean
Ez da lehen aldia Biark-ekoak Proyecto Contract aldizkarian agertzen direna. Aurreko baten Bilbon egindako jatetxe baten erreportajea egin zieten eta Espainiako 100 onenen artean kokatu zuen Estatu mailako aldizkariak.