Elkartasuna adierazi die herri txiroei Seber Altuben

Imanol Gallego 2011ko ekainaren 5a

Kamisetak, poltsak, eskuz egindako produktuak... ez zen ezer falta. Goiza borobiltzeko gainera, eguerdiko 12:30etan arrasateko musikaleko bandak kontzertua eskaini zuen Seber Altube plazan.

Hau guztia gutxi balitz bezala gaztetxoek jolasteko ere puzgarria egon ziren, eta Nubi elkartekoek pintxo morunoak dastatzeko aukera ere eman zuten.

Emaus aurtengo gonbidatua

Zita honetara gerturatzen diren erakundeez gainera aurtengo gonbidatua Emaús izan zen. Arrasateko lokalean birziklatutako banderolekin sortzen dituzten poltsa, adur-zapi eta erosketa orgak saltzera. Hasieran zenbait zalantza eduki arren, eguraldiak nahiz jendeak ez dute kale egin eta Seber Altubek kuxkuxero eta erosle dezente bildu ditu.

Harremanek gainera 180 oparitik gora zituen tonbola bat ere bazuen eta antolatzaileen hitzetan "oso ondo" saldu dira txartel gehienak. Eguna amaitzeko, txartel ez sarituen artean, 2 pertsonentzako Llanesgo nekazal turismo batean 3 eguneko egonaldia zozkatu dute. Irabazlea 3.269 zenbakia izan da eta hilabeteko epea du saria jasotzeko. Horretarako baina, antolakuntzak jarri duen telefono zenbakira (605 72 05 31) deitu beharko du albait lehen, bestela 1.017 zenbakia egingo du salto sariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak