Arrasateko eta torneoan egongo diren gainontzeko bederatzi taldeetako ordezkariek gogotik egin beharko dute korrika, zelai osoan jokatuta lerroen arteko hutsuneak handiagoak izango direlako, eta paseetan ere zorrotzago ibili beharko dute.
Hamar talde izango dira
Arrasatek gonbidatuta Bera Bera, Hernani, Ordizia, Zarautz, Elorrio, La Unica, Gaztedi, Getxo eta Bordeleko Etudiant Club taldeak izango dira bihar Mojategiko berdeguneetan (15:00). Arratsalde osoa beharko dute txapelketa jokatzeko, baina bi zelai erabiliko dituztenez antolatzaileek aurreikusten dute 20:00etarako sari banaketa egitea, plazako karpan.
Nagusien txapelketarekin batera, baina, goizean (10:30ean hasita) kadete mailako zazpinako txapelketako finalak jokatuko dituzte, eta hor ere Arrasatek izango du ordezkaritzarik, Arrasateko eta Durangoko jokalariz osatutako taldea finalean izango delako.
Txapelketaren gaineko informazio gehiago hemen.