2007an sortutako taldea da La Madriguera, eta 2008an lehenengo maketa argitaratu zuten. Bost lagunek osatzen dute taldea: Juantxu, baxua eta ahotsa; Ivan, gitarra; Vilvi, bateria; Sergio, gitarra eta ahotsa; eta, Andoni, ahotsa.
Bigarren kontzertua
Gure Lekun eskainiko dute "era berriko" bigarren kontzertua musikariek. Izan ere, Iban San Jose gitarra-jole berria du taldeak –Txipiren ordezkoa–. "San Andresko jaietan eskaini genuen elkarrekin lehenengo kontzertua", azaldu du Juantxuk. "Erguinen jo genuen azkeneko aldiz; gero, bateria-joleak taldea utzi zuen eta bateria-jole berriarekin kontzertu bakarra eskaini dugu, San Andre jaietakoa", gaineratu du. Hala, taldekideak gogotsu azaldu dira gaurko kontzerturako.
Rock doinuak
Rock doinuak egiten dituzte arrasatearrek. "Extremoduro, Platero y Tú... dira gure erreferenteak musika munduan, baina berezko estiloa duen taldea gara", dio Juantxuk. Dagoeneko hainbat abesti sortu dituzte eta euren asmoa da uda ostean diskoa grabatzen hastea. Hortaz, abesti berriak entzuteko aukera egongo da gaurko saioan Gure Lekun.