Arrasate Herri Eskola jaia, gaztetxoen jaia

Ikasturteari agur esateko aukera ezin hobea izan dute Arrasateko Herri Eskolako umeak. Jaiko argazki gehiago hemen.

Gaur arratsaldean, Arrasate Herri Eskola jaia egin da. Ikasle gaztetxoak antolatutako kantak, musika eta antzerki saio batzuek eman diote jaiari hasiera arratsaldeko hirurak eta laurdenetan.

Festa giroarekin jarraituz merixenda goxoa jan dute eta ondoren, gaztetxoak irrikaz itxaroten egon diren joko, puzgarri eta disko festarekin jarraituko dute arratsaldeko zazpiak arte.

Umeez gain, guraso asko gerturatu dira eta zuzendaria zein guraso elkarteko kideak oso pozik azaldu dira jendearen parte hartzearekin.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak