'Poliposeidas' antzezlana egongo da ikusgai domekan, gaztetxean

Asier Alkorta 2011ko ekainaren 2a

Domekan, ekainak 5, Poliposeidas antzezlana egongo da ikusgai gaztetxean, 19:00etan. Ikuskizunak antzerkia, ahozkotasuna eta musika uztartzen ditu.

Informazio gehiago hemen.

Umorezko sketchak, abesti musikalak eta bestelako pieza autonomoak biltzen ditu Poliposeidas antzezlanak. Inmigrazioa, emakumea eta neoliberalismo ekonomikoa hizpide hartuta, Poliposeidas konpainia andaluziarrak bertora ekarriko duen antzezlan umoretsua da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak