Ipupomamua ezagutzeko gunea, Ipupotxokoa

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko ekainaren 2a

Arrasateko Udal Bibliotekan Ipupotxokoaz gozatzeko aukera izango dute herriko txikienek egunotan. Ipupomamua telebista saioa eta web orria ezagutzeko puntua izango da Ipupotxokoa. Gaur, eguna, bihar eta etzi egongo da zabalik. Eguen eta egubakoitzean 17:00etatik 20:00etara; eta, zapatuan 10:00etatik 13:00etara.

Ipupotxokoan aktore bat ariko da –Ixabel Agirresarobe-, teknologia berriak lagun (3 IPad) informazioa ematen. Txoko ibiltaria izango da, eta Gipuzkoako liburutegi, Kultur etxe, Magisteritza Eskola eta beste hainbat tokitan jarriko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak