Sukaldaritza eta bitxigintza ikastaroak egingo dira udan

Asier Alkorta 2011ko ekainaren 2a

Aurtengo udan sukaldaritza eta bitxigintza ikastaroak egingo dira, Udaleko Gazteria Sailak antolatuta. Sukaldaritza ikastaroa Igor Otaduik emango du, martitzenetan, eta Txus Gruzetak bitxigintza irakatsiko du, eguaztenetan. Izena emateko Gazte Bulegora deitu (943-25 20 65) edo e-posta (gaztebulegoa@arrasate-mondragon.net) bidali beharko da.

Sukaldaritza ikastaroa Lanbide Hastapenerako sukaldean egingo da, ekainaren 28tik uztailaren 19ra, martitzenetan, 18:30etik 20:30era.

Bitxigintza ikastaroa ekainaren 29tik uztailaren 20ra egingo da, eguaztenetan, 18:00etatik 20:00etara, Kulturaten.

Bi ikastaroek prezio berbera dute: 20 euro (langabetuentzat 12 euro).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak