Gimnasia taldea Euskadiko Txapelketan egongo da zapatuan, Durangon

Asier Alkorta 2011ko ekainaren 2a

Arrasate Dragoi Gimnasia taldeak Euskadiko Txapelketan parte hartuko du zapatuan, Durangoko Landakon. Goizean saioa 10:00etan hasiko da eta 15:15ean amaituko da; arratsaldean 16:30etik 20:45era egingo da. Arrasatearrak kadete eta gazte mailan lehiatuko dira.

Kadete mailan taldeka lehiatuko dira Arrasate Dragoi Gimnasia taldeko kideak. Maila horretan honakoak izango dira lehiatuko direnak: Ainhoa Delgado, Olatz Fernandez, Paula San Miguel eta Ane Murillo. Gazteen mailan ostera bakarka lehiatuko dira Aintzane Rodriguez eta Nerea Otxoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak