Iazko ekitaldiari buruzko hainbat emaitzaren berri eman du Mondragonek:
Korporazioa industri enplegua berreskuratzeko bidera itzuli da, 1.378 lanpostu gehitu baititu 2010ean okupatutako batez besteko lanpostuetan.
Salmentak guztira 13.989 milioi eurora iritsi ziren, aurreko urtean baino % 1,2 gehiago.
Industria Arloak oro har 5.711 milioi euroko salmenta zifra lortu du guztira, eta horrek esan nahi du iaz lortutako fakturazioa % 5,6 handitu dela.
Nazioarteko salmenten indizea, salmenta totalei buruz, % 63ra arte igo zen aurreko
ekitaldian, atzerrian dauden 77 ezarpenekin.
Mondragonek 144 milioi euro bideratu zituen 2010ean I+G+b-ra, 716 asmakuntza patente ditu eta I+G-ko 76 proiektutan parte hartzen du, horietatik 42 nazioartekoak izanik.
Emaitza horien arrazoiak hauek dira, batez ere, Korporazioaren hitzetan: urteotan hartutako neurrien "eraginkortasuna" –bateko eta besteko neurriak, hala nola ekonomikoak, sozialak, finantzarioak, etab.–, "horiei esker negozioen lehiakortasuna nabarmen hobetu ahal izan baita"; Mondragonen negozioen "eskaintzaren dibertsitatea" eta nazioarteko merkatuetan gero eta presentzia handiagoa izatea; eta "berrikuntzaren aldeko apustu irmoa", 2010ean Industria Arloan egindako salmenten %21,4 produktu eta zerbitzu berriak izan baitira, bost urte lehenago ez zeudenak.
Bideo batean laburtu dute iazko ekitaldia
MONDRAGON Korporazioa, 2010 ekitaldiko bideo laburpena from MONDRAGON Corporation on Vimeo.