Ibai-Artek 100 euroko txartelak zozketatuko ditu ekainean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko maiatzaren 31

Hileroko eskaintzekin jarraituz, Ibai-Arte merkataritza elkarteak 100 euroko erosketa-txartelak zozketatuko ditu ekainean zehar. Zozketan parte hartzeko Ibai-Artek herrian dituen 163 saltokietan Ibai-Arte txartelarekin egin behar dira erosketak, besterik ez. Zortekoek txartela 100 euroengatik trukatzeko Rural kutxako bulegoetara joan beharko dira uztailaren 2an, 12:00etan.

Maiatzeko baserritarren produktu ekologikoen zozketa bereziaren ostean, ekainean 100 euroko txartelekin sarituko die Ibai-Artek bezeroei erakutsitako fideltasuna. Eskaintzaren hasierak honela dio: "Zenbat aldiz geratu gara norbere buruari gutizia bat eman gabe, horrenbeste desira genuen diskoa ezin erosi, horrenbeste atsegin genituen udako zapatarik gabe, marrubiak denboralditik kanpo jatearen kapritxoa eman gabe,… Eta hori guztia, zergatik? Orain gastuak inoiz baino gehiago kontrolatu behar ditugulako".

Trukaketa, uztailaren 2an, 12:00etan

Hori bai, ekainean zehar sarituak izango diren hamar lagunak adi ibili beharko dira saria trukatzeko. Izan ere, hitzordu bakarra dute horretara: uztailaren 2an, zapatua, Maala kaleko 6. zenbakian kokatuta dagoen Rural Kutxako egoitzan, 12:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak