Juan Luis Arkauz SUDC elkarteko presidentearen arabera, "ederto" joan zen eguna: "830 lagun inguru elkartu gara, iaz baino zertxobait gutxiago, baina pozik gaude; giro polita izan da nagusi. Gainera ez da arazorik izan, dena ondo joan da", adierazi du.
Sanjuanetako 80 urtetik gorakoei omenaldiko izenematea zabalik
Bestalde, urteroko ohiturari jarraiki, 80 urtetik gorakoei omenaldia egingo die Udalak San Juan jaietan. Ekainaren 24an egin dute hitzordua, eta dagoeneko eman daiteke izena, ekainaren 16a baino lehen, BAZen. Nortasun Agiria aurkeztea beharrezkoa da. Udal ordezkari berriak han izango dira.