Bilduk "emandako konfiantza" eskertu eta herritarren "itxaropena" ez zapuzteko konpomisoa hartu du

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko maiatzaren 31

Datorren astean, Arrasateko Bilduk Udalean ordezkaritza lortu duten gainontzeko alderdiekin harremanetan jartzeari ekingo diotela jakinarazi dute koalizioko kideek: “Euskal Herri osoan bezalaxe, pozik egoteko arrazoi asko ditugu. Siglen gainetik, bildu gara erabakitzeko eskubidearen eta beste eredu sozial baten alde”, adierazi dute. Bestalde, herritarrei eskerrak eman diote; honela esan dute: “Guregan jarritako konfiantzagatik, proiektu honetan sinisteagatik, prozesu guztian laguntzeagatik eta momentu garrantzitsu honetan herri bezala erantzunkizun lekzioa emateagatik, eskerrik asko”.

Horrez gain, honakoa azpimarratu du Arrasateko Bilduk: "Gure herriak ozenki esan du aldaketa politiko eta soziala nahi duela ezkerreko eta soberanisten indar metaketaren bitartez. Orain gure helburua izango da elkarlanarekin jarraitzea eta guregan konfiantza jarri duzuenoi hutsik ez egitea. Arrasatearrok,  aldaketarako apustua, gatazkaren konponbidearen alde eta gizarte justuago baten bila gaudela oso garbi utzi dugu". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak