Gazteguneko obrak ekainerako amaitzea espero du Udalak; funtzionamenduan jartzea, berriz, urrian

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko maiatzaren 31

Tokiko gobernu batzarrean Pablo Urangan kokatuta egongo den etorkizuneko Gaztegunearen kudeaketa gastuak onartu ziren atzo. Hau da, egoitza berriak izango duen funtzionamenduaren gaineko nondik norakoak onartu ziren. Horien berri emango diete bizilagunei eta Txatxilipurdiko ordezkariei datozen egunotan. Izan ere, obrak azkenetan daude; ekainerako amaituta egotea espero du Udalak. Hala ere, egoitza berria uda ostera arte ez da irekiko, izan ere, denbora tarte hori aprobetxatuko du Udalak gaztetxoei lokala erakutsi eta izango duen erabileraren gaineko erabakiak hartzeko.

 

Lanak ekainean amaituko dira, baina Blanca Jauregi Gazteria sailako arduradunaren arabera, urrian jarriko da funtzionamenduan; Maritxu Kajoi osteko astean zabaltzea da lehen asmoa: "Prisekin ibili baino, nahiago dugu dena ondo lotuta dugula egoitza berria funtzionatzen jartzea", dio.

Hori bai, ekainetik urrira bitartean ez dira geldik egongo. Aprobetxatuko dute gaztetxoekin batera lokala ikusi eta erabileraren gaineko erabakiak hartzeko. Materiala ere eraman behar dute: "Material berria erosi egin beharko dugu baina gainontzeko gazte txokoetako materiala ere aprobetxatu behar dugu, berrerabiltzearen aldekoak gara", azaldu du Jauregik. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak