Etxeandiak, lehen postua bereganatzeaz gain, marka pertsonala hautsi zuen; 2,80 metron zuen aurretik. Bestetik, Maialen Axpek ere marka pertsonala gainditu zuen, 3,75 metro salto eginda. Hala eta guztiz, Europarako sailkatzeko, Axpek 3,85 salto egin behar zuen eta ondorioz, orain, uztailaren 10era arte dauka epea marka berria egiteko.