Lagunarteko squash topateketan izena emateko epea egubakoitzean amaitzen da

Asier Alkorta 2011ko maiatzaren 30a

Zapatuan ospatuko da II. Lagunarteko Squash topaketa, Ake Squash taldeak antolatuta. Kirola herritarren artean zabaltzeko eta kirol hau praktikatzen dutenak elkatzeko helburuarekin egiten da topaketa. Izena emateko aukera egubakoitzean amaitzen da.

Telefonoz (656 73 60 17) edo e-postaz (iuribetxeba@akesquash.com) eman daiteke izena. Topaketan parte hartzeko ez da beharrezkoa squashen ibiltzen jakitea. "Ikasi nahi dutenek ere aukera ederra dute hemen", azaldu dute antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak