'Photomiradas' lehiaketa, Arizmendiren eskutik

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko maiatzaren 30a

Arizmendi ikastolak erizaintzako laguntzaile lanbidearen garrantzia azpimarratzeko Photomiradas deritzon argazki lehiaketa antolatu du lehenengoz. Lanbide horretan ezinbestekoak diren kontzeptuen ikuspuntutik deitu du lehiaketa Arizmendik: besteak beste, humanitatea, enpatia, profesionaltasuna eta duintasuna.

Erizain laguntzailea gaixoen laguntza hobetzeko lanean ari den profesional gisa aurkeztu gura dute. Gaia eta leloa honakoak dira: Erizaintzako laguntzaileak eta gure nagusiak: adeitasun handiko lana.

Ekainaren 20ra arte
Izena emateko azken eguna da ekainaren 20a, eta bi modu daude izena emateko: 943 77 20 25 telefonora deituta edo www.arizmendipro.eu/ekimenak/photomiradas webgunean eskaera orria beteta.
Lau sari egongo dira. Bi argazki onenei zuzendutako sariez gain–lehenarendako 800 euro eta bigarrenarendako 200 euro–, publikoaren eta bilduma onenaren saria ere egongo dira; 200 euro eta 800 euro, hurrenez hurren. Publikoaren saria eskuratzeko edota publikoaren bozketan parte hartzeko, argazkiak www.facebook.com/photomiradas webgunera igo behar dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak