Pokerrean jokatuz hasi dute Garagardo jaia

Julen Iriondo 2011ko maiatzaren 28a

Martxan da Arrasaten herriko errugbi taldeak antolatzen duen Garagardo jaia. Atzo Texas Hold'em erako poker txapelketa egin zuten, eta gaur bazkaria egingo dute klubeko lehengo, oraingo eta etorkizuneko kideek.

Bi asteburutan luzatuko da aurten ARTren Garagardo jaia, aurtengoa 13. aldia izango duena. Jaiari Pokerrean jokatuz eman zioten hasiera atzo.

Jokalari bakoitza 5.000 fitxarekin hasi zen eta mahai bakoitzeko txapelduna sailkatu zen finalerako. Biharko, berriz, mus txapelketa antolatu dute. Bikote bakoitzak 30 euro ordaindu beharko du. Parte hartzeko izena Kajoi tabernan eman behar.


Beste nobedade bat da gaur, zapatua, bazkari berezia egingo dela Arrasate Errugbi Taldeko egungo, iraganeko eta etorkizuneko kideendako. 19:00etan txahal bat ere erreko dute pintxotan saltzeko eta 20:45ean, futboleko Txapeldunen Ligako finala pantaila erraldoian ikusteko aukera egongo da. 

Gainera, dagoeneko salgai daude ARTek atera dituen kamiseta berriak; edonork eros ditzake.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak