'Mondo Flurss' umeendako antzezlana zapatuan Amaian

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko maiatzaren 27a

Haurrei zuzendutako antzerkia eskainiko du Kolore Bitxia taldeak bihar, zapatua, Amaia Antzokian. Bi saioa egingo dituzte, lehenengoa 17:00etan eta bigarrena 18:00etan. 'Mondo Flurss' antzezlanarekin gaur egungo kontsumo ereduen gainean hausnarketa eragingo dute aktoreek

Testurik gabeko lana

Lan ikusgarria da Mondo Flurss antzezlana. Aritza Rodriguez eta Iñaki Aginaga aktoreek parte hartzen dute lanean. Testurik gabeko antzezlana da. Bi aktoreek zaborretarako poltsak manipulatzen dituzte, paisaia, animalia eta objektu ezberdinak eginez modu irudimentsuan. Gainera, gaur eguneko kontsumo ereduarekin jarraitzen badugu gerta dakigukeenari buruzko hausnarketa txikia eta apala egiten da antzezlanean.

Flurss, flurss... soinua da

Flurss, flurss…plastikoaren soinua, bata bestearen kontra jo eta bizia hartzen duten poltsen soinua da. Antzezlana 3 eta 5 urte bitarteko haurrei zuzendutakoa da.
Antzezlanaren asmoa da haurrekin sormena eta sostengarritasuna lantzea; horregatik, eskolan lan egiten jarraitzeko aukera eskaintzen dute antzezlanerako bereziki prestatu dituzten unitatea didaktikoen bitartez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak