Gaur zabalduko dute Herriko plazako karpa eta ekainaren 4an itxiko da. Lehen asteburuan mahai-jokoak izango dira protagonista. Gaur Texas Hold'em erako poker txapelketa antolatu dute, 19:00etatik aurrera. Jokalari bakoitza 5.000 fitxarekin hasiko da eta mahai bakoitzeko txapelduna sailkatuko da 00:00etan jokatuko den finalerako. 20 euro pertsonako, eta bost euro gehiago ordainduta afaltzeko aukera egongo da. Domekarako, berriz, mus txapelketa antolatu dute. Bikote bakoitzak 30 euro ordaindu beharko du. Bi txapelketetan parte hartzeko Kajoi tabernan eman behar da izena eta batzen den dirua onenen artean banatuko da.
Klubeko iraganeko eta etorkizuneko kideendako bazkaria
Beste nobedade bat da bihar, zapatua, bazkari berezia egingo dela Arrasate Errugbi Taldeko egungo, iraganeko eta etorkizuneko kideendako. 19:00etan txahal bat erreko dute pintxotan saltzeko eta 20:45ean, futboleko Txapeldunen Ligako finala pantaila erraldoian ikusteko aukera egongo da.
Gainera, lehen asteburutik salgai egongo dira ARTek atera dituen kamiseta berriak; edonork eros ditzake.