Irakurraldi herrikoia eta azoka, Literaturjauzietan

Irati Goitia 2011ko maiatzaren 26a

AED elkarteak antolatutako Literatujauziak ekimenaren barruan, irakurraldi herrikoia eta bigarren eskuko liburu eta CD azoka egin zituzten atzo Seber Altuben.

Aurreko urtean antolatu zuen AEDek lehenengoz Literaturjauziak ekimena, eta aurten jarraipena izan du iniziatiba horrek. Lehenengo ekitaldia maiatzaren 21ean egin zuten, Unai Elorriagak mikrotestuen tailerra eman zuen. Herenegun, berriz, Koldo Izagirrek Autopsiarako frogak izeneko saiakeraren aurkezpena egin zuen; eta, atzo, irakurraldi herrikoia egin zuten.

Antolatzaileak oso pozik azaldu dira irakurraldi herrikoiak izan duen harrerarekin. Izan ere, uste baino jende gehiagok eman zuen izena: 40 lagun animatu ziren ozenki irakurtzera. Helburua literatura kalera ateratzea zen, baita jendearen partehartzea bilatzea ere.

Irakurraldi herrikoiaz gain, bigarren eskuko liburu eta CD azoka ere izan zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak