Arratsaldean helduko da zuzeneko musika: 17:00etan hasi eta 20:00ak arte herriko hainbat tabernetan egongo dira kontzertuak. Guztira 13 taldek joko dute eta askotariko estiloak izango dira nagusi. Gaueko kontzertu handian, bestalde, lau taldek joko dute gaztetxean, 22:30etik aurrera: Berlingo Slamtilt!, Bizkaiko Sermonds eta Itziarren Semeak eta Arrasateko The Motherfuckers. Sarrera bost euro ordaindu beharko da.