Gaur hasita, ludotekariek eguaztenero ekintzak egingo dituzte herriko plazetan

Asier Alkorta 2011ko maiatzaren 25a

Gaur hasi eta ekainaren 18ra arte Usaetxeko ludotekariek ekintzak egingo dituzte eguaztenero herriko plaza ezberdinetan. Ekintzen artean, ginkana, jolas erraldoia eta bestelako talde jolasak egingo dituzte ludotekariek. Eguaztenetako ekintzetaz gain, egubakoitz bakoitzean  Usaetxeko plazan aparteko ekintzak egingo dituzte.

Hauxek dira eguazten eta egubakoitz bakoitzean egingo diren ekintzak:

  • Gaur, maiatzak 25: Munarreko plazan Balanz Bikeak.
  • Maiatzak 27: Usaetxeko plazan talde jolasak.
  • Ekainak 1: Arimazuriko plazan jolas erraldoiak.
  • Ekainak 3: Usaetxeko plazan igerilekua.
  • Ekainak 8: Ginkana (San Andreseko plaza izango da elkargunea).
  • Ekainak 10: Usaetxen afari merienda.
  • Ekainak 15: Erguineko plazan ur jolasak eta jolas erraldoiak.
  • Ekainak 18: Azken jaia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak