Euskal Herriko egoerara hurbilketa, Arrasatetik

Goiena 2011ko mai. 25a, 10:33

Belgikako irrati-telebista talde publikoko (RTBF) kazetari, kameralari eta soinu-teknikari hirukotea, Debagoienean da, hil honetan, dokumental baterako irudiak eta adierazpenak grabatzen. Euskal Herriko egoera sozio-politikoa gai hartuta, hilabete osoa daroate bertan.

Arrasaten zentratu dira eta hainbat agenterekin egon dira. Pello Urizar EAko idazkari nagusia; Miguel Buen eta Aritz Arrieta sozialistak; Itziar Lamarain popularra; Juan Carlos Garitano jeltzalea; Bilduko Azkarraga-Urizar; Teo Uriarte, 70eko hamarkadan ETAko kide eta, ondoren, Euskadiko Ezkerrako kide eta PSE-EEko zinegotzi izandakoa Bilbon… Horiek guztiak eta gehiago elkarrizketatu dituzte. Baita kaleko jendea ere. Eta hauteskundeak gertu-gertutik jarraitu dituzte, hauteskunde kanpaina, hauteslekuak…

Goienaren lana ere hurbiletik segitu dute. Kalean eta baita Arrasateko Goienaren egoitzan ere. Esaterako, Goiena taldeko edukien zuzendaria, Eneko Azkarate, eta Imanol Gallego kazetaria elkarrizketatu dituzte Goienaren erredakzioan.

Marie-Paule Jeunehomme kazetaria gidari dela, esan bezala, Euskal Herrian bizi den egoera berria aztertu dute. Herritarren arteko harremana, indarkeriak utzitako zauriak, egora berriak sortu duen itxaropena… Ordubeteko dokumentala egin nahi dute telebista publiko belgikarrean botatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak