'COMPITE' laguntza programa aurkeztu dute

Amaia Txintxurreta Guridi 2011ko maiatzaren 24a

Programaren helburua da, batez ere, enpresa txiki eta ertainei laguntza zuzena ematea proiektu eta produktu berriak garatzeko, eta horrela lehiakorragoak izateko. Zabaldu dute izena emateko epea eta urriaren 15era arte egongo da aukera horretarako.

COMPITE programan parte hartzeko, gutxienez 5 langile izan beharko ditu enpresak, bi salbuespenekin; turismo sektoreko enpresek eta merkataritza sektorekoek, gutxienez 3 langile izan beharko dituzte.

Izena emateko epea, zabalik

Dagoeneko zabalik dago izena emateko epea eta bertan parte hartu nahi duten enpresek izena eman beharko dute urriaren 15a baino lehen Debagoieneko Mankomunitateko egoitzan edo posta bidez.

Esperientzia

Gaur goizean aurkeztu dute programa Mankomunitatearen egoitzan eta aurreko urtean parte hartu zuen Arrasateko Ekide enpresako Oskar Sevillano gerenteak euren esperientzia kontatu du. Azaldu du eurek elkarlaneko proiektu bat egin zutela beste bi enpresekin batera; baserritarren kooperatiba batekin eta informatikako beste enpresa batekin. Euren proiektuaren helburua izan da eguneko esnea saltzeko makina bat produzitzea eta dagoeneko lehenengoa martxan daukate Bizkaiako Balmaseda herrian.

Aurkezpenera bertaratu diren langileei Sevillanok bi aholku nagusi eman dizkie: elkarlaneko proiektuetan enpresak hasieratik zehaztea zein izango den bakoitzaren lana eta adostasunetara iristea, eta merkatu azterketa sakon bat egitea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak