Enpresa mundua ikasleengana hurreratu eta espiritu ekintzailea sustatzeko asmoz, aurten ere Ekin ekintzailetza topaketak egin dira MUn.Ekintzailetza esperientzia zehatzak ezagutzeaz gain, enpresa bat martxan jartzerakoan sortu daitezkeen kezkak ere berta-bertatik ezagutu dituzte ikasleek.
Topaketak egiteaz gain, Ekiten ekintzailetza lehiaketak aurkeztu dira: Enpresa Ideiak, Landa garapena eta Gazteria eta Kirola arlokoak.
Aizeaga eta Knörr-ekin batera Euskadi Gazteako Di Da saioko aurkezle Joseina Etxeberriak ere parte hartu du topaketetan.