Heriotza eta autopsia hitzak sarritan erabiltzen dituen arren, bizipoza eta guztion arteko elkarlan aktiboa ere jasotzen ditu bere diskurtsoan. Hitzordua, bada, Kulturaten gaur, arratsaldeko 18:30etan. "Autopsiaren frogak" liburuan jasotakoak kontatzeaz gainera, euskararen gainean esandakoak komentatuko dituela aurreratu du Izagirrek; besteak beste, Patxi Lopez lehendakariak egindako euskara eta terrorismoaren arteko lotura.