Ekiten jardunaldia Goi Eskola Politeknikoan

Maider Arregi 2011ko maiatzaren 24a

Gaur, maiatzak 24, Ekiten jardunaldia egingo da Goi Eskola Politeknikoan, Mondragoen. Ekiten lehiaketa bat da, Mondragon Unibertsitateak urtero antolatzen duena, bertako ikasleen artean ekintzailetasuna bultzatzeko. Maiatzaren 24ko jardunaldia goiz bat izango da, eta bertan ikasleek aukera izango dute hobeto ulertzeko zelan parte hartu Ekiten lehiaketan. Halaber, aukera ona izango dute euren fakultateko nahiz besteetako ikasleak hobeto ezagutu eta bi pertsona ospetsuren esperientziak entzuteko: Eneko Knörr Ideateca enpresako burua (bideojokoak-eta egiten dituzte) eta Joseina Etxeberria Gaztea Irratiko esataria.

Egitaraua

09:00 Jose Mari Aizegak hasiera emango dio topaketari.

09:15 Eneko Knörr ekintzailearen hitzaldia.

10:00 Ametsen Ekaitza ekitaldia.

11:00 Atsedenaldia

12:00 Joseina Etxeberria Di-da programako aurkezlearen hitzaldia. Gaia, "Talde lana eta positibismoa"

13:00 Luntxa

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak