Datozen lau urteetan Arrasateko alkatea Inaxio Azkarraga-Urizar izango da. "Emaitzak izugarriak izan dira. Espero genituen emaitza onak, baina horrelakoak, egia esan ez. Sorpresa izan da; bide ona aukeratu dugula uste dugu". 11 zinegotzi lortu ditu Bilduk Arrasaten. Mikel Irizarrek azaldu duenez, "Debagoienean halako nagusitasunik ez da egon orain arte. Oñatin adibidez iraultza bat egon da. Oñatin EAJ izan da tradizioa gehiengo handiekin". Jarraian duzue Arrasate Irratian eskainitako elkarrizketa osoa entzungai.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.