Arrasate Irratian hauteskunde bixamona saioa gaur

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2011ko maiatzaren 23a

Arrasateko alkatetza eskuratu orduko, herriko irratiko estudioan izan da gaur, astelehena, goizean Inaxio Azkarraga-Urizar. Mikrofonoa zabaldu orduko Billduren alde egin duten herritarrei eskerrak emateaz gainera, dagoeneko lanean hasteko prest dagoela adierazi du, aurpegian poztasuna eta nekea erakusten zuen einean. Alkate moduan galdera labur batzuk erantzun ostean, alboan zuen Mikel Irizar, iritzi-emailearekin batera, Arrasateko eta debagoieneko hauteskunde-emaitzen gaineko iritzia eman du.

Jarraian duzue elkarrizketa osoa entzungai.

Datozen egunetan, Arrasateko alkategai izan diren guztiek izango dute FMko 107.7an lekua. Emaitzak eskuetan, Udalean ordezkaritza lortu duen alderdi bakoitzeko ordezkaria izango da asteon albistegian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak