Harrera beroa gaurko Goiena paperak

Maider Arregi 2011ko maiatzaren 23a

Gaurko Goiena paperak harrera bikaina izan du egunkari saltokietan. "Jende asko etorri da erostera, ohiko astelehenetan baino gehiago" esan digu Arrasateko Tiburon kioskoko Rosak. Izan ere, Goiena paperak 9 orrialde eskaini dizkio atzoko hauteskundeei: ibarreko datuak herriz herri, udalbatza berriak zela osatu diren, emaitzak, analisiak, balorazioak, eguneko gorabeherak... Eta jendeak, besteetan baino jakingura handiagoa erakutsi du Goiena papera eskuratzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak