Jabetze eskolako jaialdian izena eman behar da maiatzaren 27a baino lehen

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko maiatzaren 23a

Arrasateko emakume txokoak antolatuta Jabetze eskolako jaialdi-topaketa egingo dute ekainaren 10ean Biteri plazan. Egingo dituzte ekitaldietan parte hartzeko izena eman behar da aurrez, maiatzaren 27a baino lehen.

Izena emateko deitu 943 79 41 39 telefono zenbakira edo idatzi emakumetxokoa@arrasate-mondragon.net helbidera.

Kafe tertulia eta mural pintaketa

Ekainaren 10ean kafe tertulia egingo dute, world kafe metodologia erabiliz. Arrasaten egun feminismoak dituen erronkak hausnartuko dituzte.
Bestalde, Ainara Azpiazuren gidaritzapean mural pintaketa kolektiboa egingo dute Biterin bertan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak