Kanta berri eta zaharrekin ase zituzten Ken Zazpikoek entzuleak

Usoa Agirre 2011ko maiatzaren 21a

Adin guztietako entzuleak bildu ziren atzo, egubakoitza, Ken Zazpik Amaia antzokian eman zuen kontzertura. Nerabeak, gurasoak seme-alabekin, helduak... Ken Zazpiren musikak adin jakinik ez duela erakusteko. Ortzemugak begietan azken laneko abestiez gain, dagoeneko klasiko bihurtu direnak (Ilargia, Ez da ezer betiko...) ere eskaini zituzten, entzuleen gozamenerako.

Amaia antzokia ia beteta, jarraitzaileak taldeari oihuka eta abestien koruak eginez. Eserita egon arren, abestirik ezagunenetan jaiki ziren batzuk dantzatzera.

Taldeak ere zeukan dana eman nahi izan zuen eta Eñaut Elorrieta abeslaria eskenatokitik jaitsita ibili zen pasilloan gora eta behera. Bukaeran ere entzuleek eskariz bi aldiz irten ziren taula gainera azken abestiak eskaintzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak