Konponbide finantzarioak ematen dituen konpainia sortu dute Ipar Kutxak eta LKS taldeak

Asier Alkorta 2011ko maiatzaren 20a

Ipar Kutxak kreditu-kooperatibak eta Mondragon Korporazioko kidea den LKS Taldeak enpresei zuzendutako konponbide finantzarioetan espezializatuta dagoen enpresa berri bat abiarazteko akordioa sinatu dute.

Konpainia berria maiatzaren 17an, joan zen martitzenean, eratu zen Bilbon, IK-LKS Corporate izenarekin. EAEn Corporate Finance alorreko erreferentzia bilakatzeko asmoz sortu da enpresa berria. Enpresa bezeroen segmentu estrategikoa sustatu eta garrantzizko jarduera osagarriak garatzeko sortu da enpresa berria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak