Lehenengo hitzoruda hilaren 24an, martitzena, 18:00etan, jarri dute. Emanaldian doakoa izango da eta tronpeta eta tronpa ikasleek parte hartuko dute. Arduradunak ondokoak izango dira: Gaizka Gaztelurrutia, Edorta Ayastuy eta Ramses Uralde.
Hilaren 26an perkusioko ikasleek eskainiko dute kontzertua, eskolan bertan, 18:00etan. Honetan ere sarrera doakoa izango da.
Hurrengo egunean, hilak 27, Arrasate Musikaleko partaideak Donostiara joango dira. Bertan Hondarribiko eta Easoko perkusionistekin batera, kontzertua eskainiko dute, 19:00etan Donostiako Loiola kalean.
Azkenik, hilaren 29an, domeka, Arrasate Musikaleko Banda Nagusiaren txanda izango da. Etxarri-Aranatzen izango da kontzertua, 19:00etan. Domekan kontzertua emateaz gain, Banda Nagusia asteburu osorako egongo da bertan, Mikel Markiegiren zuzendaritzapean, urteroko irteera egiten.