Euskadiko VI. Boulder Txapelketa aurkeztuko dute hilaren 23an, astelehena

Asier Alkorta 2011ko maiatzaren 20a

Astelehenean, hilak 23, Euskadiko VI. Boulder Txapelketa aurkeztuko dute Euskal Mendizale Federazioak, Euskal Eskalada Selekzioak, Mundumirak eta Ternuak. Aurkezpena Ternuak Arrasaten duen egoitzan egingo da, 12:00etan.

Besteak beste, ondokoak egongo dira asteleheneko aurkezpenean: Ternuako Markel Madinabeitia, Euskal Mendizale Federazioko Antxon Burcio, Mundumirako Juanma Perez eta Euskal Eskalada Selekzioko Josean Mulas.

VI. Boulder Txapelketa hilaren 28an hasiko da, 11:00etan Elgetako frontoian.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak