MBA Executive Masterreko lehen ikasturtea "arrakastaz" amaitu da

Asier Alkorta 2011ko mai. 19a, 17:01

Gipuzkoako Bazkundeko presidente Pedro Esnaolak eta Mondragon Unibertsitateko errektore Josu Zabalak MBA Executive Masterreko lehenengo ikasturteari (2009-2010) amaiera emango diote gaur arratsaldean. Guztira, 22 ikasle izango dira titulua jasoko dutenak. Ikasturtea "arrakastaz" amaitu dela esan dute. Aurten masterraren bigarren edizioa egiten ari dira eta hirugarrena urrian hasiko da.

Enpresa baten ikuspegi osoa helarazteko helburuarekin, 520 orduko masterra egin zuten 22 ikaslek 2009-2010. ikasturtean. Ikasleei graduondoko titulurik handienak gaur arratsaldean banatuko dizkiete , Esnaolak eta Zabalak.

Ikasturteari amaiera eman eta masterraren balorazioa egiteaz gain, Gipuzkoako Bazkundeak eta Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak akordioa berritu dute. Horrela, urritik aurrera hirugarren ikasturteari ekingo diote; bigarrena edizioa ikasturte honetan ari dira egiten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak