ARTko ordezkariak ezustean jaso zuen duela bi aste hautatzailearen deia, eta lehenengo deialdia izateko hitzordua ez da batere makala izan, Parisen jokatzen dabiltzan R7ko Nazioareko Errugbi Txapelketa.
Parisko txapelketan mundu osotik joandako selekzioak elkartuko dira, jokalari onenekin: Hegoafrika, Txina, Kenya, Frantzia, Belgika, Bulgaria edo Moldavia, esaterako. Emakumezkoen kategorian Euskadiko Selekzioarekin batera beste 3 talde arituko dira: Paris, Montpellier eta Belgika.
Albistearen gaineko xehetasun gehiago, hemen.